Testuingurua
- Egin egiten dut erantzun zuen Alicek larritasunez; behintzat..., behintzat esaten dudana pentsatu egiten dut... berdin da, ezta?
- Ezta pentsatu ere! esan zuen Sonbrailugileak.
Orduan berdin esan zenezake Jaten dudana ikusten dut edo Ikusten dudana jaten dut.
- Orduan gaineratu zuen Martxoko Erbiak, berdin esan zenezake Daukadana gustatzen zait edo Gustatzen zaidana daukat.
- Orduan gaineratu zuen Muxarrak, ametsetan hitz egingo balu bezala, berdin esan zenezake Lotan nagoenean arnasa egiten dut edo Arnasa egiten dudanean lotan nago.
- Zure kasuan bada gauza bera esan zuen Sonbrailugileak, eta elkarrizketa hemen amaitu zen, eta taldea isilik geratu zen minutu batez; bitartean, Alicek bele eta idazmahaiez gogoratu ahal zuen guztia, eta ez zen asko, errepasatu egin zuen.
Sonbrailugilea izan zen isilaldia hautsi zuen lehena:
- Hilabeteko zein egun da gaur? esan zuen Alicerenganantz jiratuz; hark erlojua poltsikotik aterea zuen, eta honi begira zegoen, kezkati, behin eta berriz astinduz eta belarrira eramanez.
Alicek gogoeta egin zuen une batez, eta gero esan zuen:
- Hilak lau.
- Bi egunetako okerra! suspiriatu zuen Sonbrailugileak.
Esan nizun gurinak ez ziokeela onik egingo makineriari! gaineratu zuen Martxoko Erbiari suminduta begiratuz.
- Denik eta gurinik onena zen erantzun zuen Martxoko Erbiak apaltasunez.
- Bai, baina ogi apurren bat izango zuen tartean kexu agertu zen Sonbrailugilea; ez zenukeen ogitarako labanaz jarri beharko.
Martxoko Erbiak erlojua hartu eta tristeziaz begiratu zion; gero bere te kikaran murgildu eta begiratu egin zion (...).